Nafarroa, Orotan lagun

Nafarroako Gobernuak, gure erkidegoko elkarte-mugimenduarekin batera, abian jarri du 2018-2020 Borondatezko Ekintza Plana, "Navarra+Voluntaria, Nafarroa, Orotan Lagun” izenekoa. Plan hau ahalegin kolektibo bat da Nafarroan borondatezko ekintza ezagutu, aitortu, sendotu eta bultzatzeko.
"Navarra+Voluntaria, Nafarroa, Orotan Lagun", hurrengo urteetan boluntariotza plan integrala bermatuko duten oinarriak ezartzeko bidea da, eta horren bultzadan inplikatutako eragile guztien komunikazioa eta lankidetza hobetzen ditu.
Aurrean dugun erronka Nafarroan gizarte zibil antolatu eta solidarioaren garapena eta sendotzea bultzatzea da.

Konpromisoa hartu!

Badaude boluntario aritzeko aukerak zugandik hurbil. Berdin da ikasten ari bazara, langabezian bazaude, erretiroa hartu baduzu edo lanean ari bazara. Denbora asko ala gutxi izan dezakezu. Egoera edozein izanda ere, badago ekintzaren bat zure gustu eta premietara egokitzen dena. Ziur. Urratsa egin nahi?

  KONTUA SORTU   SAIOA HASI

Boluntariorik behar duzu?

Boluntariotza-ekintzak egiten dituen elkarteren batekoa bazara, esaguzu! Argitaratu itzazu zuen ekintzak. Horrela, interesatuta dauden boluntarioak harremanetan jarri, eta gure gizartea aldatzeko lanari ekingo diote.
 

  KONTUA SORTU   SAIOA HASI

Aurkitu ezazu zure hurrengo boluntario-ekimena!

Beste interes-puntu batzuk

Solidaritateko Europako Gorputza
Nafarroako GGKEen Koordinakundea
Nafarroako Gazteriaren Kontseilua
Gaztediaren  Etxea
Boluntariaroak UPNA
Voluntariado UNAVARRA
Pobreziaren kontrako sarea