Eskubide Sozialetako Departamentuak Haurren Foru Lege berria egiteko parte-hartze prozesuari ekingo dio, bere eskubideetan aurrera egiteko

2020ko azaroaren 19, osteguna

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariak gaur jakinarazi dio Nafarroako Adingabearen Kontseiluari parte-hartze prozesua hasiko dela, Haurren Laguntza eta Sustapenerako Foru Lege berria onesteko; indarrean dagoena 2005ekoa da. Bere prestaketan, adingabeen ikuspuntua kontuan hartuko da. Aurreikusitako egutegiaren arabera, aurreproiektua Parlamentura igorriko da 2021eko abenduan eztabaidatu eta onartzeko.

Eskubide Sozialetako Departamentuak Haurren Foru Lege berria egiteko parte-hartze prozesuari ekingo dio, bere eskubideetan aurrera egiteko