Nafarroa Estatuari eskaini zaio jada erabilgarri dauden bitartekoetan Moriako errefuxiatuak hartzeko

2020ko irailaren 15, asteartea

Nafarroako Gobernuak, Eduardo Santos, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren bitartez, sutearen ondorioz Moriako (Lesbos, Grezia) kanpalekua utzi behar izan duten errefuxiatuak hartzeko jada prest dituen bitartekoak eskaini dizkio Espainiako Gobernuari. Horretarako, Eduardo Santos kontseilariak gutunak igorri dizkie José Luis Escrivá, Gizarte Segurtasunerako, Inklusiorako eta Migrazioetako ministroari eta Hana Jalloul, Estatuko Migrazioetako Idazkariari.